miƩrcoles, 5 de noviembre de 2008

Wikipediarako sarrera. Sorginetxe aldizkaria

Sorginetxe aldizkaria duela 25 urte sortu zen Aguraingo herritar ekinari esker eta udaletxeko ezkerreko zinegotzien finantzazioari esker (lehenengo urteetako finantziazio popularra ahaztu gabe). Aldizkari hau Agurain arabar herriko ezker abertzalearen aldizkaria da.
80 hamarkadaren hasieran herritar ekinak sortu zuen kazeta hau, frankistek utzitako herentziari eta epe laburrera irabazkin eta interesak jaso nahi zituztenei aurre eginez.
25 urte geroago, herritar ekina da berriz ere aldizkari honetatik aguraingo herritar guztiok bizi ditugun aldaketak eta errealitatea planteatzera laguntzen dituena. Gure herriko historia berreskuratzeko lan egiten du Sorginetxek. Agurain; Kukullako Donemiliagako bezerro gotikoan agertzen den arabar herrien zerrendan aipatutako herria, lehen Hagurhain bezala ezagututakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario