miƩrcoles, 5 de noviembre de 2008

Wikipediarako sarrera. Sorginetxe aldizkaria

Sorginetxe aldizkaria duela 25 urte sortu zen Aguraingo herritar ekinari esker eta udaletxeko ezkerreko zinegotzien finantzazioari esker (lehenengo urteetako finantziazio popularra ahaztu gabe). Aldizkari hau Agurain arabar herriko ezker abertzalearen aldizkaria da.
80 hamarkadaren hasieran herritar ekinak sortu zuen kazeta hau, frankistek utzitako herentziari eta epe laburrera irabazkin eta interesak jaso nahi zituztenei aurre eginez.
25 urte geroago, herritar ekina da berriz ere aldizkari honetatik aguraingo herritar guztiok bizi ditugun aldaketak eta errealitatea planteatzera laguntzen dituena. Gure herriko historia berreskuratzeko lan egiten du Sorginetxek. Agurain; Kukullako Donemiliagako bezerro gotikoan agertzen den arabar herrien zerrendan aipatutako herria, lehen Hagurhain bezala ezagututakoa.

jueves, 30 de octubre de 2008

TOP 7

Honakoak dira interesgarriak zaizkidan zazpi orrialdeak hurrenez hurren:

1. www.mogulus.com
Gure telebista propia eta katea sortzea ahalbidetzen duen web orria.

2. Google Chrome
Google arrunta baino bilatzaile azkarragoa den honek denbora asko aurrezten digu eta gainera,  hasierako orrian gehien bisitatzen ditugun web orriak agertzen zaizkigu.

3.www.panoramio.com
Munduko edozein herrialde, eskualde,hiri herri edo zonalde non kokatzen den eta bertako argazkiak eskuratzeko web bikaina.

Web orri bat egiten laguntzen dizun helbidea. Honen bitartez, zure web orri pertsonala egiteko kapaza izango zara tresna erraz eta plantilla ezberdinekin. Dena dohainik gainera.

5.http://libros-medicos.com.ar
Medikuntzako hamaika arlo jorratzen dituzten liburuen doaineko deskargak.

6.www.hiztegia.net
Kazetariak izateko jomuga izanik, berebiziko baldintza ikusten dut ondo eta zuzen idaztearena. Nahiz eta kazetarien beste halabeharrezko ezaugarri bat ezagutza izatea izan, inguratzen gaituen munduari buruzko berriak ezagutu, egunean egon etab., nik garrantzia ematen diot honakoari. Gainera mota eta hizkuntza ezberdinetako hiztegiak topa ditzakegu hemen.

7.www.youtube.com
Bideoak eskegi,ikusi eta deskargatzeko.




jueves, 23 de octubre de 2008

Irrati eta Telebistako informazioaren teoria eta teknika. ARIKETA

0.B
AlGore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako
bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.AZenbait
manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan

2.A
Litekeenada Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak

3.A
Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen
dituztenak.

4.A
Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.A 
Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.A Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.